Taula gainean

  • warning: Invalid argument supplied for foreach() in /var/www/vhosts/ibaizabaltb.com/httpdocs/sites/all/modules/cck/content.module on line 1278.
  • warning: Invalid argument supplied for foreach() in /var/www/vhosts/ibaizabaltb.com/httpdocs/sites/all/modules/cck/content.module on line 1278.
  • warning: Invalid argument supplied for foreach() in /var/www/vhosts/ibaizabaltb.com/httpdocs/sites/all/modules/cck/content.module on line 1278.

Unpublished
n/a

Xabinator antzezlana

Data: 2010-03-22 - 2010-03-23
Ordua: 20:00
Arriaga
Bilbo

Superman, Batman, Spiderman… atzean geratu da super heroi horien garaia. Orain, gure artean, EGAko titulua duen heroi bakarraren, Xabinaitor! heroiaren, unea iritsi da. 8 – 158 urte bitarteko adina dutenentzako antzerki-lana da, Wazemank programaren talde sortzailearen eskutik datorkiguna. Geure buruaz barre egitea baino ezer hoberik ez baita…; iritsi da Xabinaitor!

ikus:
http://www.teatroarriaga.com/obra.php?idioma=_eu&id_espectaculo=178

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Data: 2010-03-17
Ordua: 16:45
Miribillako ikastetxean
Bilbo

Euskarak barrea eragiten du

Ez duzu sinisten? Ausartu frogatzera!. Datorren martxoaren 17an Miribillako ikastetxean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren azken ikuskizuna ërakutsiko digute. Barregurea ziurtatuta dago. Eta euskaraz!

Ez galdu familiarekin alditxo alai eta barreguratsu bat pasatzeko aukera eta, bide batez, zuk ere euskaraz barre egin dezakezula frogatuko duzu.

Itxaroten zaitugu

LEKEITION NAZIOARTEKO KALE ANTZERKI JAIALDIA

Data: 2010-07-09 - 2010-07-11
Lekeitio

Nazioarteko kale antzerki jaialdia.

Proposamenak, kuriositateak, ideiak, proiektuak, zoramenak... onartzen dira eta ondorengo koordenadetan ongi etorriak izango dira:

Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdia
3054 PK
BILBO 48080
ilara@kulturxut.org
www.lekeitiokale.net

INFO+:

http://www.lekeitiokale.net/eus/home.html

http://lekeitiokale.blogspot.com/

http://www.facebook.com/home.php?#!/pages/LEKEITIOKO-KALE-ANTZERKI-JAIALDIA-FESTIVAL-DE-TEATRO-DE-CALLE/345831222925?v=info&ref=ts

Unpublished
n/a

Unpublished
n/a

KOMERIAREN KLUBA

Data: 2009-12-11
Ordua: 21:00
Lonbo aretoa
Arrigorriaga

Komeriaren kluba Estatu Batuetako stand-up comedy entretenimendu genero
ezagunaren euskal bertsinoa da. Keinuen zein hizkuntzaren bitartez aktoreek
amerikar kafe zein klubetako ikus-entzuleei barre eginarazotea lortzen dabe.
Oraingoan, euskaldunok umoreagaz gozetako aukera parerik bakoa izango dogu
Lonbo aretoaren fokupean. Euskal Herri osoko aktore ezagunek bikotekideen
arteko gorabeherak, euskera irakasleen zoroaldiak, Ondarroako beraneanteen
abenturak eta beste hainbat istorio kontatuko deuskuez.

Aktoreak: Iban Garate
Aitziber Garmendia
Ana Elordi
Ane Zabala
Galder Perez
Jon Plazaola
DJ-a: DJ Oleaktiff

IPUINez IPUIN

Data: 2009-11-26
Ordua: 19:30etan
La Haceria
Deustu Ibarra
Bilbo

IPUINez IPUIN haurrentzako emanaldiaren estreinaldia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Data: 2009-12-26
Ordua: 12:00 eta 18:00
BEC
Barakaldo

Koloretako Bilbo nahi dugu, koloretako Bizkaia eta Euskal Herria.
Egunero jarduten gara nahi hau egi bihurtzen, lanean pozik. Oraingo
honetan, gainera, elkartu egin gara Pirritx, Porrotx eta Mari Motots
pailazoak, Bilboko konpartsak eta auzoetako jai batzordeak, denak
auzolanean. Lehen pausoa datorren abenduaren 26an emango
dugu, Barakaldoko BECen: Euskaraz kantatu eta dantzatuko dugu,
eta euskaraz egingo dugu irri, irrien lagunak garelako. Horrexegatik,
‘Irrien lagunak’ ikuskizun berriaren aurkezpen mundiala egingo dugu
bi saiotan, eguerdiko 12,00etan bata, arratsaldeko 18,00etan
bestea.
Azaroaren 9tik aurrera sarrerak salgai Teleka bitartez. Bertan izango
gara pailazoak, Olentzero, konpartseroak, auzotarrak, Bonberenea
txaranga, erraldoiak eta beste hamaika lagun. Guztion artean ozen
esango dugu: Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu ekin, denok
elkarrekin!
Irri egin dezagun, etor zaitez gurekin, bildu gure festara!

Mirande Kabareta

Data: 2009-10-21
Ordua: 21:00
Bilborock aretoa
Bilbo

Sarrera doan

Syndicate content