Errepideko rock amerikarra adierazten duen taldea dugu The Bottle Rockets, nonbait Neil Young, ZZ Top eta Lynyrd Skynyrd artean koka ditzakegu. 90eko hamarkadan sortuak, erraietatik hasitako rock'n'rolla aldarrikatzen duen taldea da. Beste batzuk bidean geratu arren beraiek aurrera jarraitu zuten. The Bottle Rockets taldeak hasieratik lortu du eszena horretan irautea eta baita gailentzea ere; urteen joan etorrian jarraitzaile ugari lortu ditu. Beren musikan country, americana, power pop eta rock'n'roll doinuak aditzen ditugu, Brian Henneman musikariak gidatzen duen taldeak rock klasikotik edaten du, kasuan kasu, Neil Young, ZZ Top, Lynyrd Skynyrd, edota Beatles moduko taldeen eragina nabaria da beraien abestietan. "Brand New Year", "Soings of Sahma" edota "Blue Sky" moduko disko esanguratsuak plazaratu dituzte. Orain dela urte batzuk Gasteizko "Azkena Rock" jaialdian ere izan ziren zuzenean. Oraingoan aretoetara bueltatzen dira “Lean Forward” (2009, Yep Roc Records) diskoa aurkeztera.
AEBetako musika adituen iritziz Crank County Daredevils taldea, Mötley Crüeren oinordeko zuzenak dira, Guns n' Rosesen pareko. Ipar Carolinako Ashville hirian sortuak, taldeak 2004ean plazaratzen du bere estreineko diskoa izango zen "Kings Of Sleaze", Atlantako 2 High Studioetan soilik bi egunetan grabaturiko lana. "Metal Edge" aldizkariak urteko disko bezela aukeratu zuen "Kings Of Sleaze" eta bertan 80ko hamarkada bukaerako rock'n'rollaren ezaugarri nabarmenenak azaltzen dira.
Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, info@noiseontour.com Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , Power records, Discos Bolan, Bar Muga, Ticketmaster ). Txarteldegian: 20,00 €
|
Berriki esandakoak
Duela 4 aste 3 egun
Duela 4 aste 4 egun
Duela 9 aste 3 ordu
Duela 10 aste 2 egun