Ekainean, Bilboko Alhondigan, “Komikia eta antzerkia” ikastaroa ePernan Goñi marrazkilariaren eskutik, 8 eta 12 urteko adinekoei zuzendua, eta euskaraz.
Zortzi egun izango dira. Ordutegia: 17:30etatik 19:00etara.
Hauexek dira egunak:
1. eguna: Asteartea, Ekainak 1
2. eguna: Osteguna, Ekainak 3
3. eguna: Asteartea, Ekainak 8
4. eguna: Osteguna, Ekainak 10
5. eguna: Asteartea, Ekainak 15
6. eguna: Osteguna, Ekainak 17
7. eguna: Asteartea, Ekainak 22
8. eguna: Osteguna, Ekainak 24
Saio batera edo batzuetara, edo guztietara joan daiteke. Saio bakoitzeko topea 15 ikasle da.
Komikigintza eta antzerkigintzaren arteko loturak aztertuko ditugu, esperimentalki. Komiki liburuak abiapuntu izango dira gazteontzako, eta pixkanaka pixkanaka eta elkarkidetzan, antzerki lan txiki bat osatuko dugu.
David Quincoces aktorea gonbidatuko dugu. LABAI ikastetxearen talentu eszeniko gaztearen saria jaso du berriki. David Quincoces gure artean egongo da Ekainaren 8an, asteartea.
Izena eman ikastarorako Alhondigako 944014014 telefonora deituz.
Prezioa: 3 € saio bakoitzeko.
Zalantzaren bat izanez gero, nigana ere zuzendu ahal zara :
Mugikorra: 652 748 219
email: pernan (a bildua) gmail (puntu) com
Anima zaitezte!
|
Berriki esandakoak
Duela 4 aste 2 egun
Duela 4 aste 2 egun
Duela 5 aste 5 egun
Duela 16 aste 4 egun
Duela 21 aste 3 egun
Duela 21 aste 4 egun
Duela 22 aste 6 egun
Duela 27 aste egun 1
Duela 43 aste 2 egun
Duela 1 year 5 aste