Bilbogune

Data: 2010-06-05
Ordua: 11.00-20.00
Bailen kalea
Bilbo

Bilbo eta Bizkaiko kolektibo eta eragile sozial ezberdinak batu egin gara jendearekin harremanetan egoteko asmoarekin, horrela kolektibo bakoitzak aurrera eramaten duen borrokaren mezua jendarteari helaraztea dugu helburu. Gure aldarrikapenak ahalik eta urrunen entzun daitezen beharrezkoa zaigu autogestionatzea, horretarako jaialdiak burutuz, materiala salduz, zozketak, etab.

Honenbestez, herri denda bat antolatuko dugu, bertan, kolektibo bakoitzaren materiala saltzeaz eta borroka ezberdinetaz informatzeaz gain, beste hainbat aktibitate egongo dira: solasaldiak, erakusketak, bideoak, musika zuzenean, irrati libreen emanaldia, …