Palestinaren alde eta Israelen aurka

Data: 2010-06-04
Ordua: 19.00
Udaletxe aurrean
Bilbo

Berriro ere kalera aterako gara Israelek askatasunaren flotillaren aurka eginiko sarraskia salatzeko. Berriro ere kalean, Israelgo estatu sionistari ohiukatuko diogu Gazaren gaineko blokeoa bertan behera utzi eta nazioarteko legedia bete dezan. Etengabeko eraso hauen aurrean, Israeldar estatu sionistaren adierazpen ororen aurkako boikotaren hautua egiten dugu, maila akademiko, politiko, ekonomiko edota beste guztietan. Ixilik eta eserita ez geratzeko deia zabaltzen dugu, isiltasunarekin sarraskia ez babestekoa.