* Literaturia Larrabetzun egingo da ekainaren 4, 5 eta 6ean. Bertan euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak elkartuko dituen azoka gunea egongo da; nobedadeen berri emango da idazleen presentziarekin; poesia eta musika errezitaldiak, kontzertuak, haur eta gazteentzako antzezlanak eta oro har letrei loturiko ekitaldiak eskainiko dira.
* Literaturia Literatura Eskolaren ekimenez jarri zen iaz martxan, Larrabetzuko kultur eragileekin elkarlanean. Aurten mila irakurle eta hamaika gehiago elkartzeko xedea finkatu du antolakuntzak, eta horregatik literatura eskola 111 akademiarekin eta Euskal Herri osoko irakurle klubekin elkarlanean egingo da.
* Literaturaz ari garenean sarri aipatzen da irakurlea, baina ezer gutxi dakigu euskal irakurlegoaz. Aurten Euskal Herri osoko irakurleek aukera izango dute elkarrekin kezkak eta esperientziak partekatzeko, eta gero haiek izango dira liburuak kaleratu berri dituzten idazleei aurkezpenetan galderak egingo dizkietenak.
Berriki esandakoak
Duela 18 aste 6 egun
Duela 18 aste 6 egun
Duela 20 aste 2 egun
Duela 31 aste egun 1
Duela 35 aste 6 egun
Duela 36 aste egun 1
Duela 37 aste 2 egun
Duela 41 aste 5 egun
Duela 1 year 5 aste
Duela 1 year 19 aste