François Truffaut

Data: 2010-05-28 - 2010-08-07
Ordua: Ostiralero eta larunbatero 18.00 / 20.00
Arte Ederretako Museoa
Bilbo

400 kolpeak deitutako bere lehenengo film luzean, bere autobiografia
kontatzen zuen; hain zuzen ere, Antoine Doinel izeneko ume babesgabe
baten bizitza zen bertan kontatzen zena, Jean-Pierre Leaud aktorearen
eskutik. Pertsonaia handituz joan ahala, garatuz joan zen Antoine et
Colette, Lapurtutako musuak, Senar-emazteen etxea eta Maitasuna
ihesean filmetan. «Nouvelle vague» delakoaren zuzendari espirituala
zen André Bazinentzat, Truffaut adopzioan hartutako seme baten
modukoa izan zen. Arts eta Cahiers de Cinema aldizkarietan kolaboratu
zuen, eta «de qualité» erako zinema ofizial frantziarraren aurkako
kritika guztietatik, bereak izan ziren zorrotzenak; gainera, itsu-itsuan
defendatzen zuen zinema iparramerikarra, eta egileen politika ere sortu
zuen. Bitxia bada ere, bere zinema garatzen duen tonu literarioa ez
dator bat defendatzen zuen zinemarekin. Bere pelikula gehienen
ekoizlea izan zen, maitasun gaiak jorratu zituelarik batez ere: Jules et
Jim, Azal leuna, Adela H-ren historia, Emakumeak maitatzen zituen
gizona, Alboko emakumea, Bi emakume ingelesak eta kontinentea. Ez
zen hain eroso ibili maila handiko lan literarioak egokitzeko orduan:
Tiro egin piano-jotzaileari, Farenheit 451, Beltzez jantzitako emaztegaia,
Mississippiko sirena, Biziki igandea. Bere lanik pertsonalenak
Poltsikoko dirua, Gau amerikarra, Gela berdea eta Piztia txikia dira.
Maisulan bihurtu diren bi libururen egilea da: Nire bizitzako pelikulak
eta Hitchcock-Truffaut (Zinema, Hitchcocken arabera); biak ala biak
klasiko bihurtu dira. Truffaut da, nouvelle vague-ko egileen artetik,
ibilbide pertsonala egiteko asmoa izan eta publikoarekiko harremana
galdu ez duen bakarra; bere kasuan, publiko asko erakarri du,
elitismoak eta kaperazaleak albo batera utzita.

Info+
http://www.museobilbao.com/cinemateca/la-piel-suave