Javascript is required to view this map.

elkarretaratzea AMAREN ETXEA ZUTUNIK, AHT-RIK EZ!

Data: 2010-05-20
Ordua: EGUENA, 19:00ETAN.
ERREFERENDUM PLAZAN
Zornotza

Zornotza inguruen jada ikusten gabiz AHtaren obrek eragiten dabezan triskantzak. Jada, Montorran, San Antonion eta Kortederran hasi dira biaduktuaren zutabeak eraikitzen.
Era berien, Bernagoitia, Ixerango, San Antonio etabarreko tunelen sarrera-irteerak ikusi ahal doguz. Hainbat hondakindegi eraiki dabez, eta, esate baterako, Montorrakoa, dagoeneko ia beteta dago. Kamioien eta makinen joan-etorria etengabea da eta auzokideentzat hau dana jasanezina bihurtzen dabil.

Lurraren aurkako eraso bortitz honen aurrean ez gara inuxenteak eta badakigu proiektu handi hau geratzea gaitza izango dala, baina etxe honetan ahalik eta gehiena eutsiko deutsagu geureari. Eta Aht-aren kontra zagozien danei ekintza honetan parte hartu deizuen gonbidatzen zaituegu. Bide batez, deialdi zabala egiten dogu egunotan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko.

“BORROKATZEN BADOZU GALDU EIN ZEINKE, BORROKATU EZEAN GALDU DOZU”
AMAREN ETXEA ZUTUNIK, OBRAK GELDITU! AHTRIK EZ!