Eguerdiko 12etan, gure auzoetako 5 puntu esanguratsuenetan une bereko 5 emanaldi eskainiko dira:
• SAPALI (Afrikako perkusioa) – Cantalojas Zubian.
• HUTSUNEAK BETE (txalaparta) – Gorte Kale eta Gimnasio kalearen arteko haur parkean.
• CAJÓN FLAMENCO – Mariaren Bihotza Plazan.
• BALAKULANYA (Afrikako perkusioa) – Martzana Kaleko terrazan.
• MOY LOLOU (Afrikako perkusioa) – Hernani Kalean, Bilborock ondoan.
13tan kalejira irtengo da Mariaren Bihotza Plazatik. Auzoko kale nagusietan barrena ibiliko da. Lehen aipaturiko talde guztiek gehi DAKAMARRAKCHIA bereber taldeak, Batukadako SAMBASKAOk eta UKMUk hartuko dute parte. Baita nahi duten auzokide guztiek ere. TTUNTTURRO (Laudioko Zanpantzar taldea) joango da kalejira buruan.
14etan, kalejira amaitzeko orduan, gure auzoen erreabilitazio plana arinagoa eta egiazkoagoa dadin aldarrikapen-manifestua irakurriko da, eta talde guztien une bereko joaldia egingo. Perkusio zale guztien bat-egite libreko ariketa izango da hori.
|
Berriki esandakoak
Duela 4 aste 6 egun
Duela 4 aste 6 egun
Duela 6 aste 2 egun
Duela 17 aste egun 1
Duela 21 aste 6 egun
Duela 22 aste egun 1
Duela 23 aste 2 egun
Duela 27 aste 5 egun
Duela 43 aste 6 egun
Duela 1 year 5 aste