Komisarioa: Leire Vergara
Peter Friedl (Oberneukirchen, Austria, 1960) arte-kritikaria, idazlea, artista eta diseinatzailea da. Berlinen bizi da, eta bertan lan egiten du.
rekalde aretoko erakusketan, Friedl-ek egindako azken filmak eta hainbat argazki-sail egongo dira ikusgai. Gainera, artistak erakusketa honetarako berariaz egin duen film berria aurkeztuko du. Azken film horren izena Bilbao Song da, Bertolt Bretch-en poemaren izenburuari egiten dio aipamena, eta soinu-banda gisa erabiltzen den musika Kurt Weill-ena da.
Peter Friedl-en lanak antzezpenaren baldintzak eta generoak ikertzen ditu; eta, besteak beste, erakusketa hauetan egon da ikusgai: Documenta X (1997) eta Documenta XII (2007) erakusketetan, Veneziako Bienalaren 48. edizioan (1999), Berlingo Bienalaren 3. edizioan (2004) eta Sevillako Arte Garaikideari buruzko Nazioarteko 2. Bienalean (2006).
2006. urtean, Bartzelonako Museu d’Art Contemporani museoak (MACBA-k) atzera begirako erakusketa oso bat antolatu zuen. Bestalde, 2008. urtean, Vincent Award sari ospetsurako izendatu zuten artista austriarra, eta, era berean, erakusketa bat jarri zuten Amsterdameko Stedelijk Museum-en.
|
Berriki esandakoak
Duela 18 aste 6 egun
Duela 18 aste 6 egun
Duela 20 aste 2 egun
Duela 31 aste egun 1
Duela 35 aste 6 egun
Duela 36 aste egun 1
Duela 37 aste 2 egun
Duela 41 aste 5 egun
Duela 1 year 5 aste
Duela 1 year 19 aste