Javascript is required to view this map.

ATERPEAN 2010. ARTISTA EGOILIARREN MUGAZ GAINDIKO PROGRAMA

Data: 2010-02-19 - 2010-03-15
Ordua: Izena emateko epea: Martxoak 15 baino lehen.
Rekalde aretoa
Rekalde zumarkalea
Bilbo

ATERPEAN 2010. ARTISTA EGOILIARREN MUGAZ GAINDIKO PROGRAMA

ATERPEAN artista egoiliarren programa bat da, DANTZA HIRIAN –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia
hiripaisaietan– ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan
ezagutzera ematea da.

NORI ZUZENDUA. Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude.

ZER ESKAINTZEN DU. Artistei zuzkidura ekonomiko bat eta sortzeko eta beren lanak aurkezteko eremu bat eskaintzen die.

ONURADUNAK. ATERPEAN programak bi artista egoiliar hartuko ditu uztailean eta abuztuan eta programa horretara edozein

nazionalitateko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak edo juridikoak aurkeztu ahal izango dira, baina leku horietako bat
behintzat Akitaniatik edo Euskaditik datozen artisten proposamenetarako esleitu beharko da.

INFO+:
http://www.dantzahirian.com/files/eskaera---appel-a0300-projets---convoc...