Javascript is required to view this map.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Data: 2009-12-26
Ordua: 12:00 eta 18:00
BEC
Barakaldo

Koloretako Bilbo nahi dugu, koloretako Bizkaia eta Euskal Herria.
Egunero jarduten gara nahi hau egi bihurtzen, lanean pozik. Oraingo
honetan, gainera, elkartu egin gara Pirritx, Porrotx eta Mari Motots
pailazoak, Bilboko konpartsak eta auzoetako jai batzordeak, denak
auzolanean. Lehen pausoa datorren abenduaren 26an emango
dugu, Barakaldoko BECen: Euskaraz kantatu eta dantzatuko dugu,
eta euskaraz egingo dugu irri, irrien lagunak garelako. Horrexegatik,
‘Irrien lagunak’ ikuskizun berriaren aurkezpen mundiala egingo dugu
bi saiotan, eguerdiko 12,00etan bata, arratsaldeko 18,00etan
bestea.
Azaroaren 9tik aurrera sarrerak salgai Teleka bitartez. Bertan izango
gara pailazoak, Olentzero, konpartseroak, auzotarrak, Bonberenea
txaranga, erraldoiak eta beste hamaika lagun. Guztion artean ozen
esango dugu: Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu ekin, denok
elkarrekin!
Irri egin dezagun, etor zaitez gurekin, bildu gure festara!