Blues deritzon erakusketak Carlos Villoch Bilboko argazkilariaren 70 irudi ikusgarri bilduko ditu 2010eko urtarrilaren 31ra bitartean. Informatikari lana utzi ostean Karibera joan zen Villoch, bertan urpekaritza irakasle gisa aritzeko. Ondoren, urpeko igeriketa irakasle eta argazkilari bezala ere aritu izan da, nazioartean hainbat sari eskuratuz. Itsasoen suntsiketak eragiten duen gogo-aldarteari eta ozeanoen kolore desberdinei zor die izena erakusketak.
Itsas munduaren edertasuna eta egoera erakusten digu Blues argazki-bildumak. Ozeanoen gaur egungo arazoak ezagutaraztea eta hiritarrak gai horren inguruan kontzientziatzea du xede nagusi. Bost ataletan dago banatuta Blues: “Bizkaiko Golkoa”, “Urdinean”, “Uharria”, “Pezioak” eta “Bidaia”. Itsaspean argazkiak egiteko kamerak ikusteko eta bestelako jardueretan (hala nola hitzaldiak eta proiekzioak) parte hartzeko parada ere izango da.
Berriki esandakoak
Duela 18 aste 6 egun
Duela 18 aste 6 egun
Duela 20 aste 2 egun
Duela 31 aste egun 1
Duela 35 aste 6 egun
Duela 36 aste egun 1
Duela 37 aste 2 egun
Duela 41 aste 5 egun
Duela 1 year 5 aste
Duela 1 year 19 aste