Helburu orokorrak:
Mintegiaren helburu nagusia gaur egungo euskal ipuingintzaren azterketa bat egitea da. Ildo nagusiak markatuz aparte, garaiko ikur izan diren ipuinegileen lanak irakurrriko ditugu.
Garai bi izango ditugu kontutan, 1980. hamardakan egindakoa, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga aipatuz, eta 2000. urteen ingurukoa, Ixiar Rozas, Iban Zaldua, Jokin Muñozen lanei hurbilketa eginaz.
Euskal idazle biren autua entzuteko aukera izango da.
Bide nabar, ipuinegile katalanak ere izango ditugu gure artean eta beraz elkarrizketa sakona egin nahi genuke ez soilik, euskal ipuingintzaren eta katalanaren egoeraz, baizik eta ipuingintzaren izaeraz.
Tarifak: Ikasle eta langabetuak 50 €. Beste guztiak 100 €. Maiatzaren 4tik 31era egindako matrikulek % 10eko deskontua izango dute.
Matrikula epea: maiatzaren 4tik ekainaren 30era
Balio akademikoa: 30 ordu.
Kordinatzailea: Jon Kortazar (UPV/EHU).
Berriki esandakoak
Duela 4 aste 3 egun
Duela 4 aste 4 egun
Duela 9 aste 3 ordu
Duela 10 aste 2 egun