Javascript is required to view this map.

DANTZA TRADIZIONALA {EHU udako ikastaroak}

Data: 2009-07-01 - 2009-07-03
Ordua: 09:00etatik 14:00etara.
Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa
Sarriko
Bilbo

helburu orokorrak:
Baztango Bailarako herrietako plazetan dantzatzen ohi den oinarrizko errepertorioa lantzea.
Oinarrizko dantza sorta hau, dantza urratsak markatuz, dantzateko gai izatea. Mutildantzen sistemaren eraikuntza ulertzea.
Mutildantzen testuinguraketa: dantza eta agintearen arteko erlazioak,erabilerak, jolas eta erritual funtzioak ezagutzea.
edukiak:
Kito dantza, Pantelon, Hiru puntukoa, Billantzikoa, Billantziko txiki eta zaharra,
Mandozaharraine, Zazpi jauzi zaharra, Zazpi jauzia, Zahar dantza, Añoarxume, Xoriaine eta Xoxuaine.
Aintzineko hauek behar dituzten dantza urratsak eta heuren egitura erritmikoa (erroak eta loturak, taxuera eta bertze hainbat baliabide erritmiko eta plastiko).
Dantza dispositiboa -eredua, orientazioak, aldiberekotasuna-, mugimendu eta irudi aldaerak, frinkatzeko erak, estiloa eta eszenaratze arauak.
metodologia: Talde osoari zuzendutako azalpen teoriko eta gauzapen praktiko dinamika segidetan antolatuko ditugu saioak.

tarifak: Ikasleak eta langabetuak 50 €. Beste guztiak 100 €.
ikasle kopurua: 20 ikasle.
matrikula epea: maiatzaren 4tik ekainaren 26ra.
balio akademikoa: 30 ordu.
kordinatzailea: Jon Maya (Kukai Dantza Taldea).
irakaslea: Patxi Larralde Elizalde. Arizkungo Dantzari Txikia eta Elkartasuna dantza taldeetako partaide izandakoa, azken talde honetako txistularia, klarinete jolea eta dantza maisua gero.
Hondar 23 urteetan Baztango Dantzen maisua izan da bailara honetako herri ia denetan.
Hemendik kanpo ere, hainbat dantza ikastaro emandakoa. Baztango folklore hondarearen berreskuraketarako Baztandarrak (dantzaren alorrean) eta Jo ala Jo Kultur elkarteen sortzailea.Musika tresna herrikoien ikerketan aditua.