EMAKUMEEN MUNDU MARTXA

Data: 2010-03-10 - 2010-03-13

- Martxoak 8an mania eta bilbon mundu martxaren hasiera, 19:30etan Arriagan.

- Martxoak 9an “Made in L.A.” pelikula, Bilborocken 19:30etan

- Martxoaren 10ean “Saquemos sus trapos sucios” ekintza, plaza Eliptikan goizeko 12:00tan.

Muralaren margoketa, Arenalean 13:00etan.

Emakumeen Mundu Martxari HARRERA 18:30etan Udaletxean (Arenalean ongi etorri ekitaldia: bertsolariak, performancea, antzerkia, perkusioa etab.)

- Martxoaren 13an goizeko 9:30etan autobusa Iruñara, bukaera ekitaldira joateko (Iruñean: 12:30etan furgoari harrera Gaztelu plazan, 13:00etan mania Gaztelu plazatik, 14:30tan Gito Alai frontoian emakumeen bazkaria eta 17:00tan, frontoian bertan, kontzertua)

Iruñeara joateko autobusa goizeko 9:30etan irtengo da San Nikolasetik, 10 euroko kostua du.

Bazkariko ticketak beste 10 euro.

Hauek eskuratzeko Asanbladako lokaletik pasatu (Pelota kalea, 3), helbide honetara idatzi edota telefonoz deitu (94 4155483).

Iruñeatik iluntzean bueltatuko gara, ordua guztion artean, autobusean bertan, zehaztuko delarik.

Besterik gabe, zuen zain! Besarkada haundi bat!

GUEÑESen Nekazaritza, eskulagintza eta abeltzaintza azoka

Data: 2010-03-13
Gueñes

Euskal Oiloaren XX. monografikoa "Enkarterriko Villano" arrazako txakurraren XVI. monografikoa. Euskal Antzarren XX. erakusketa. Baserriko produktu, mintegi-landare eta eskulanen erakusketa eta salmenta. Hilketarik gabeko arrantza - erakustaldia.

ATERPEAN 2010. ARTISTA EGOILIARREN MUGAZ GAINDIKO PROGRAMA

Data: 2010-02-19 - 2010-03-15
Ordua: Izena emateko epea: Martxoak 15 baino lehen.
Rekalde aretoa
Rekalde zumarkalea
Bilbo

ATERPEAN 2010. ARTISTA EGOILIARREN MUGAZ GAINDIKO PROGRAMA

ATERPEAN artista egoiliarren programa bat da, DANTZA HIRIAN –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia
hiripaisaietan– ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan
ezagutzera ematea da.

NORI ZUZENDUA. Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude.

ZER ESKAINTZEN DU. Artistei zuzkidura ekonomiko bat eta sortzeko eta beren lanak aurkezteko eremu bat eskaintzen die.

ONURADUNAK. ATERPEAN programak bi artista egoiliar hartuko ditu uztailean eta abuztuan eta programa horretara edozein

nazionalitateko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak edo juridikoak aurkeztu ahal izango dira, baina leku horietako bat
behintzat Akitaniatik edo Euskaditik datozen artisten proposamenetarako esleitu beharko da.

INFO+:
http://www.dantzahirian.com/files/eskaera---appel-a0300-projets---convoc...

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Data: 2010-03-17
Ordua: 16:45
Miribillako ikastetxean
Bilbo

Euskarak barrea eragiten du

Ez duzu sinisten? Ausartu frogatzera!. Datorren martxoaren 17an Miribillako ikastetxean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren azken ikuskizuna ërakutsiko digute. Barregurea ziurtatuta dago. Eta euskaraz!

Ez galdu familiarekin alditxo alai eta barreguratsu bat pasatzeko aukera eta, bide batez, zuk ere euskaraz barre egin dezakezula frogatuko duzu.

Itxaroten zaitugu

"BURDINEN ARTEKO HERRIA" liburuaren aurkezpena

Data: 2010-03-18
Ordua: Eguena, 19.00etan.
Plaza Beltza kulturgunea
Akilino Arriola, 59
Larrabasterra

"BURDINEN ARTEKO HERRIA", euskal preso politikoen kolektiboaren historia kontatzen duen liburuaren aurkezpena izango da gurean.
Hizlaria: Mitxel Sarasketa.

ESTROPADAK DEUSTUN (Jon Sasietaren oroimenez)

Data: 2010-03-13 - 2010-03-19
Ordua: 11.30etan.
Bilbo

Larunbatarekin, Deustun Jon Sasietaren oroimenez egindako traineru lehiaketa.

MARTXOAK 8 erakusketa

Data: 2010-03-08 - 2010-03-22
Txakurtto Taberna
Txakur kalean
Zazpi kaleak

Martxoak 8 egunaren inguruko erakusketa.

INFO+:
http://txakurtto.netne.net/

GERNIKAKO GAZTETXEKO IKASTAROAK!

Data: 2010-02-22 - 2010-05-01
Astra Gaztetxea
GAZTETXEAN, TRINKETEN, IPARRAGIRREN...
Gernika

Ikastaroen hasiera Otsailak 8tik aurrera izango da. Ikastaro guztiak gaztetxean egingo dira. Lehendabizi apuntatutakoekin edo interesatuekin, eta ikastaroa emango dutenekin batzar txiki bat egingo da. Batzarra otsailaren 6an (larunbata) izango da, arratsaldeko 7retan Gernikako gaztetxean.

Izena emateko lekua: Gaztetxeko barran edo pasikastaroak@gmail.com helbidean idatzi.

Izena, email-a eta mugikorraren zenbakia ematea eskatzen da.

DANTZA AFRIKARRA, LILIBERTSO, ZIRKUA, ARGAZKILARITZA DIGITALA, ANTZERKIA, SALSA, ZINE ESKOLA...

INFO + WWW.ASTRAGERNIKA.NET

XI. UMORE AZOKA Leioan

Data: 2010-05-20 - 2010-05-23
LEIOAko Kale Artisten Azoka
INFO+: Jose Ramon Aketxe plaza,11
http://www.umoreazoka.org
Leioa
P.K. 48940
Tlf. 946072578

Umore azoka honen helburu nagusi eta iraunkorretako bat Kale Arteen barruan
lengoaia eszeniko oro erakusteko eremu bilakatzea da. Lau egunez, Leioak aukera
paregabea eskaintzen du konpainiak, banatzaileak, programatzaileak eta prentsa
antzerki hutsarekin bizitzeko. Harremanak sortzeko, ideiak elkartrukatzeko, lanak
erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko aukera, antzerkia eguneko hogeita lau
orduetan bizi ahal izateko foroa. Horrez gain, egunotan herritarrek den-dena ematen
dute eta kalean izaten dira, parte hartzeko eta eskaintzen zaizkien emanaldi guztiguztiekin
gozatzeko prest.